XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) berdin azaltzen dira, soinu eta irudi sinfonia ikusgarriekin.

Tetrisean, ostera, beti berdina: adreiluak goitik behera.

Bertsio batzuetan faseak daude, gero eta zailagoak, baina jokoaren itxura, funtsa eta metodoa ez da aldatzen: fasetik fasera kosako errusiar bat azaltzen da dantzan, eta beste mirari estetikorik ez dakar jokoak.

Faserik gabeko bertsioetan, ezta kosakorik ere, jokoa ez da gelditzen, eta zailtasuna abiadurak markatzen du, gero eta azkarrago erortzen baitira adreiluak.

Azkenean, makinak irabazten du, Tetrisek ez du sekula galtzen; abiaduraren poderioz edo ustekabeko adreilu gehikuntzak direla medio, jokalariak ezin du adreilurik lerro osoetan kokatu, eta nahikoa da pare bat deskuido pilaketa gaindiezina gerta dadin.

Jokatzeko metodoa ere erraza da.

Adreiluei bueltak eman eta ezker-eskumatara mugitu, ahalik eta egokien kokatzeko, ahal delarik lehenagotik eroritako adreiluekin behean sortzen diren hutsuneak estaliz (berriro diot: ikusi ez duenak ez du ezer ulertuko).

Metodo sinple horrek erakartzen nau ni: etengabeko arreta behar da, eta bizkortasuna, eta hori da guztia.

Adreilua dator, zer forma duen ikusi, behean zer hutsune ditugun aztertu, egokien non koka daitekeen erabaki inon ez bada zuzen egokitzen, hurrengo adreiluei kalte gutxien non egingo dien kalkulatu behar da, mugitu eta kokatu, eta hori guztia segundu erdian edo.

Ez da horren zaila, praktika apur batekin edonor izan daiteke luze samar jokatzeko gauza.

Zertara dator hau?

Bada, XX. mendearen amaiera honetan, aktualitatearekin metodo bera aplikatzea delako onena nire ustez: Tetrisean jokatu behar da munduarekin.

Gero eta azkarrago aldatzen ari den mundu honetako errealitate anitzak ulertu eta ikasteko, arreta etengabea eta bizkortasuna behar dira.

Milaka gertakari, kezka, korronte, neura, arrisku, esperantza, injustizia, gerra eta tentsio piztu, itzali (...)